Komunitate energetiko bat eratzeko prozesu parte-hartzailean laguntza teknikoa ematea energiaren arloan, eta aholkularitza energetikoa ematea komunitatea bera eta haren lehenbiziko energia-proiektua abian jartzeko garaian. Lehenbiziko proiektua honako hau da: "Autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoa, udalaren kirol-instalazioen ondoan". Udalak sustatu eta instalatuko ditu instalazio horiek, eta sortutako energiaren zati bat herritarrei eta inplikatutako eragileei lagako die, energia kudea dezaten eta energiaren autokontsumoa gauza dezaten, aipatutako komunitatea eratuz.
Sustatzailea: Urrotzeko Udala. http://www.urrotz.org
Aholkularitzan eta bidelagun: Artelan (parte-hartzea) www.artelan.eu, Arankoa (aholkularitza juridikoa) www.arankoa.com , Kisar (aholkularitza energetikoa)
Proiektuaren buru eta parte-hartzaile: auzokideek eta udalerriko negozioek osatutako talde eragilea.