Aliadas

Lantaldeak

Gure zerbitzuak eskaintzerakoan, ez gaude bakarrik. Arlo bakoitzean, gure lanetako bakoitzari esperientzia eta balioa ematen dioten lankide adituekin egiten dugu lan.

Prozesu parte-hartzaileak
 

ko-energia energiaren inguruan sortutako prozesu parte-hartzaileak indartuko dituen diziplina anitzeko talde bat osatzeko xedez sortu da. KISARez gain, honako hauek osatzen dute taldea:

Artelan

ARTELAN, Tokiko Garapena, Herritarren Partaidetza eta gizarte Ikerketa
Tokiko eta komunitateko garapenean laguntzeko eta eragiteko proiektuak garatzeko eta haien bidelagun izateko helburuarekin sortu da, herritarren parte-hartzea, gizarte-ikerketa, trebakuntza kolektiboa edo talde-dinamizazioa bezalako tresnak aplikatuz.

Arankoa

ARANKOA, bulego juridikoa ,
Pertsonei zerbitzu juridikoak eskaintzen dizkie, zuzenbidea modu berritzailean aplikatuz, betiere agertzen diren beharrizanei entzutea, elkarrizketa, bitartekaritza eta negoziazioa baliatu eta konponbideak proposatzeko asmoz.

Biomasari buruzko aholkularitza eta proiektuak
SUNO, Energia Zerbitzuen Ingeniaritza

SUNO, Ingeniería de Servicios Energéticos
Energia berriztagarrietan aditua. Bidelagun dugu biomasa-proiektu guztietan. Ibilbide luzea eta esperientzia sakona dute galdaren instalazioak eta biomasazko bero-sareak diseinatzen eta egikaritzen.

Jakintzei esanahi berriak ematen eta teknologia berrien arloan emakumeak ikusarazten
Sorkin

Jakintzei esanahi berriak ematen eta teknologia berrien arloan emakumeak ikusarazten. SORKIN, jakintzen iraultegia.
‘Bizitza erdigunean jartzen duten jakintzei’ esanahi berriak emango dizkieten heziketa-proposamenak ezartzen dihardute. Aldi berean, jakintza horien baitan dagoen zientzia bistaratzen dute, eta zientziaz badakiten emakumeen erreferenteak eratzen dituzte. 

Lantaldeak
Sareak

Gainera, hainbat saretan parte hartzen dugu, trantsizio energetikoaren ikuspegi bera duten beste erakunde ugarirekin batera:

Trantsizio Enegetiko Ekofeministaren aldeko Emakumeen Sarea
https://www.facebook.com/RMx1TEE/
Laguntza- eta salaketa-sareak ehuntzen, eraldaketarako tresnak sortzen eta trantsizio energetiko ekofeminista elkarrekin bultzatzen. “Amaitu gabeko sarea da, zuloak dituena, helduz doazen emakumeek beteko dituztenak, denon esperientziaz, baina baita ausentziez ere, ausentziek ere bete egiten dutelako” (Marta Abiega).
Energia komunitarioaren koalizioa
Energia komunitarioaren koalizioa Gune plural eta inklusiboa. Bertan, erakunde ekologistak, kooperatibak, unibertsitateak, tokiko agintariak eta udalerrien sareak elkarrekin ari dira lanean, energia-eraldaketa lortzeko, pertsonen eta komunitateen esku eta % 100ean berriztagarria den energia izango duen etorkizun batera bideratzeko.
Autokontsumoaren aldeko Aliantza
www.alianzaautoconsumo.org Gizarte zibilaren ordezkaritza zabala du. Era berean, arlo hauetako elkarte nagusien atxikimendua dute: kontsumitzaileen elkarteak, elkarte ekologistak, enpresa-elkarteak, sindikatuak… Ez du forma juridikorik eta irabazi-asmorik gabea da. Energia garbien autokontsumoa bultzatzen duten 60 entitatek baino gehiagok osatzen dute.
Beste sinergia batzuk

Beste aliatu batzuekin ere partekatzen ditugu proiektuak, bai eta trantsizio energetikoari buruz dugun ikuspegia ere. Honako hauek dira:

Agotzenea
Agotzenea

Agotzenea Ekohezkuntza Gunea
Bioeraikuntzaren teknikak eta irizpideak erabilita eraikitako erakustokia. Bere energia sortzen du, euri-urak biltegiratzen eta aprobetxatzen ditu, bere ur grisak arazten ditu, eta elikagaiak modu iraunkorrean ekoizten ditu.

ekoon
ekoon

ekoon
Kudeaketa, aurrezpen, eraginkortasun energetiko eta berriztagarrien ezarpenerako proiektuak garatzen ditu Euskadin, arlo publikoan zein pribatuan, herritarren eskuetan egongo den eredu energetiko berri, garbi eta iraunkor baterako trantsizioa bultzatzeko xedez.

Endef, Solar Solutions
endef Solar Solutions

Endef, Solar Solutions
Erreferenteak dira eguzki-energiaren arloko berrikuntza teknologikoan. Eguzki-energia berritzailea garatzea dute helburu, energia berriztagarriak pertsonengana hurbiltzea ahalbidetuko duena eta mundua leku iraunkor eta % 100 berriztagarria bilakatzen lagunduko duena.