Ingurumen-konpromisoa

Ingurumen-konpromisoa

• Lehen esan dugun bezala, KISARek bat egiten du REASen printzipioekin, ingurumen-jasangarritasunarena barne hartuta.
• KISARek egiten duen jarduera oro naturarekin lotuta egongo da, eta, beraz, ingurumena errespetatzen duen politika izango dugu eskaintzen ditugun zerbitzuak garatu bitartean.
• Gure ustez, bizi-eredu jasangarriago baterantz bideratzeko, funtsezkoa da naturarekin harreman ona izatea. Horregatik, gure jardueren ingurumen-inpaktua etengabe ebaluatuko dugu, izan dezaketen aztarna ekologikoa nabarmen murrizteko.
• KISARen ingurumen-politika 3 ‘R’ hauetan oinarrituko da: muRriztu, beRrerabili, biRziklatu.

MURRIZTU

• ENERGIA. 

 -Batez ere, eguneko ordu nagusietan egingo dugu lan, argi artifiziala saihesteko.
 -Ekipo guztiak deskonektatuko ditugu erabiltzen ez direnean, konexio-blokeak erabilita.
 -Udan ez da aire giroturik erabiliko, eta neguan 18 ºC-tan mantenduko da termostatoa.

• JOAN-ETORRIAK. Egin behar ditugun joan-etorriak murriztuko ditugu eta, ezin badira gutxitu, haien inpaktua murrizteko neurriak bilatuko ditugu

-Hiri barruko joan-etorrietan:
 -Bizikleta erabiliko dugu.
 -Oinez ibiliko gara.
-Hiriarteko ibilbideetan.
 -Bidaiak partekatuko ditugu.
 -Garraio publikoaerabiliko dugu (batez ere, autobusa eta trena).

• BULEGOKO MATERIALA:

-Ahalik eta bulegoko material-kopururik txikiena erabiliko dugu.
-Ahalik eta dokumentu-kopururik txikiena inprimatuko dugu, eta inprimaketa-zerbitzuak kanpoko enpresek egingo dituzte.
-Oro har, ez da erabiliko erabiltzeko eta botatzeko produkturik.
-Ahal dela, ez da ontziratutako produkturik erabiliko, are gutxiago, edukiontzi bikoitza dutenen kasuan.
-Ahal den guztietan, ez da plastikorik kontsumituko.

BERRERABILI

•Ofimatikako ekipo nagusiak profesionalek bateratutako eta doitutako ekipoak dira:
•Ordenagailua.
•Telefonoa.
•Kantinplora edo antzekoa, plastikozko edalontzirik edo botilarik ez erabiltzeko.
•Oihalezko poltsak, dokumentuak edo bestelakoak garraiatzeko.

BIRZIKLATU

•Sortutako edozein hondakin egungo birziklatze-politikaren arabera kudeatuko da.