EMAKUMEAK INSTALATZAILE

EMAKUMEAK INSTALATZAILE

Energiaren sektorean, emakumeok, gizonekin alderatuta gutxi bagara ere, esperientzia handia dugu energiaren eremu guztietan: ikertzaile, ingeniari, irakasle, lan teknikoetan diharduten teknikari, komunikazio-kanpainen arduradun, ekonomialari, energia-enpresetako eta erakundeetako zuzendaritza-postuetako kargudun... Hala ere, eta esperientzia hori gorabehera, oraindik ere nekez aurkitzen da emakumerik instalazioaren arloan. Horregatik, energia berriztagarriak instalatzen dituzten emakumeen kopurua handitzea sustatzeko, funtsezkoa da erreferenteak sortzea eta emakumeen motibazioa areagotzea, emakumeek emakumeentzat nahiz talde mistoentzat ematen dituzten prestakuntza-prozesuetan parte har dezaten. Prestakuntza-prozesu horiek eguzki-instalazio fotovoltaikoak muntatzeko gaikuntza emango diete, eta, hartara, energiaren arloan duten autogestio-maila areagotuko dute.

Honako hauekin dihardugu elkarlanean: Trantsizio Energetiko Ekofeministaren aldeko Emakumeen Sarea (https://www.facebook.com/RMx1TEE/posts /, www.energiaecofeminista.org), ONGAWA (www .ongawa.org), ISF (Ingeniería Sin Fronteras) www.isf.es, ENDEF Solar (www.endef.com) eta Agotzenea (www.agotzene.com).

• 2021eko irailean, autokontsumo kolektiborako 6,8 kWp-ko instalazio fotovoltaikoa ezarri genuen Legazpin (Gipuzkoa).
• 2020ko urrian, instalazio fotovoltaikoa ezarri genuen zurezko pergolen gainean, Agotzenearekin emandako ikastaro batean, CENIFERen (Nafarroa).
• 2020ko irailean, autokontsumorako 1,6 kWp-eko instalazio fotovoltaikoa instalatzen aritu ginen hainbat emakumerekin, ONGAWAren egoitzan (Madril).
• 2019ko martxoan, gaikuntza eman genuen borondatezko langile gisa El Salvadorko Santa Marta komunitateko Rodeo kantoia urez hornitze aldera ur-ponpaketarako instalazio bat ezartzeko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin (ISF).
• 2016ko azaroan, isolatutako instalazio fotovoltaikoei buruzko gaikuntza eman genuen borondatezko langile gisa Saharako kanpamenduetan (Aljeria), Mugarik Gabeko Ingeniaritzarekin (ISF).