Komunitate energetiko bat eratzeko prozesu parte-hartzailean laguntza teknikoa ematea energiaren arloan. Prozesu horren lehenbiziko jarduera honako hau izango da: Nafarroako Gobernuak Nafarroa Arena pabilioiaren estalkian instalatuko duen autokontsumo kolektiborako instalazio fotovoltaikoan autokontsumitzaile gisa parte hartzea. Horretarako, Nafarroako Gobernuak herritarrei eta inplikatutako eragileei lagako die estalkia, energia kudea dezaten eta autokontsumo energetikoan parte har dezaten.
Sustatzailea: Nafarroako Gobernuko Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuaren Zuzendaritza. https://www.navarra.es/home_es/Temas/Empleo+y+Economia/Energia/inicio.htm
Aholkularitzan eta bidelagun: Nommad (parte-hartzailea) www.nommad.coop, Arankoa (aholkularitza juridikoa) www.arankoa.com, Kisar (aholkularitza energetikoa).
Proiektuaren buru eta parte-hartzaile: Nafarroa Arenaren inguruko 500 metro erradioren barruan behe-tentsioko hornidurak dituzten auzokideak, saltokiak, negozioak eta entitate publikoak.