KISARen energia-ereduaren eraldaketa bultzatzea dugu helburu; horretarako, energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak sustatzen ditugu, ikuspegi ekofeminista ardatz hartuta. Jakin badakigu pertsonen onerako izango den trantsizio energetiko iraunkor eta ekologikoa lortuko badugu, beharrezkoa dela pertsonak kontuan hartzea eta aldakuntza-prozesuaren partaide bihurtzea.
Asmo horrekin, tokiko garapena eta herritarren parte-hartzea sustatzen ahalegintzen gara KISARen, gure zerbitzu eta ekintzetan ikuspegi sozial berritzailea barne hartuz.
Gure gizartearen erronkei eta beharrei erantzunak ematean datza Gizarte Berrikuntza, justizia sozialera eta aukera-berdintasunera bideratzen diren erantzunak, betiere. Ildo horretatik puntakoak izateko asmoz, aliaturik onenekin elkartu gara: Sorkin (www.sorkinsaberes.org), adituak eskuarki emakumeek gorpuzten dituzten jakintza tradizionalak berrerabiltzen; eta Artelan (www.artelan.eu), tokiko garapenean eta herritarren parte-hartzean adituak, besteak beste.
Gure lanaren bitartez honako hau lortu nahi dugu:
• Bai ingurumenaren alderditik eta bai alderdi sozialetik iraunkorra izango den eta sorkuntza berriztagarria oinarri izango duen eredu bat bultzatzea.
• Toki-entitateen eta/edo erakundeen instalazioetan eta, oro har, herritarren artean energia-kontsumoa murrizteko eta energia-eraginkortasuna areagotzeko neurriak sustatzea.
• Pertsonak energia-ereduaren aldaketaren eragile aktibo izan gaitezela sustatzea.
• Emakumezko erreferenteak sortzea teknologia berrien arloan.
• Pertsona guztiek energia eskuratzeko eskubidea defendatzea.
• Energia-pobrezia desagertzearen alde lan egitea eta lan hori bistaratzea.
Mitologia mesopotamikoan KISAR ama-jainkosak lurra irudikatzen du. Zerua du kontraparte, energia Lurraren gainean barreiatzen duen Eguzkia barne hartzen duena.
Izaki mitologiko horrek inspiratuta, energia lantzean, pertsonak eta bizi-forma guztiak zaintzea eta Lurra eta baliabide naturalak errespetatzea hartu dugu ardatz.
15 urtetik gorako esperientzia dugu KISARen eraginkortasun energetikoan eta energia berriztagarrietan lanean. Era berean, hainbat herrialde, herri, komunitate eta erakundetan energian ahalduntzeko proiektuetan bidelagun izan gara.
Aholkularitza txiki bat gara, erdietsi nahi ditugun helburuak lortzeko aliantza handietan oinarritzen dena.
Diziplinarteko hainbat taldetan (aliatuak) lan egiten dugu, gure zerbitzuetako bakoitzean ahalik eta kalitaterik handiena eskaintze aldera. (zerbitzuak)